LKS Outsourcing S.COOP, 2008an sortua eta Vitoria-Gasteizen egoitza duena, kostu finkoak murriztu nahi dituzten enpresetako prozesu zehatz ez-zentralen esternalizazio eskaera handiari erantzuna emateko sortzen da.

Gure taldea jarrera kooperatibo baten bidez arrakasta lortzeko konpromisoa hartu duten gazte informatikoek osatzen dute batez ere. Etorkizuneko helburu edo proiektu berberak eta berritzaileak elkartzen gaitu. Gure enpresaren balio erantsia bere izaera kooperatiboan datza.

Langileak Lks proiektuaren protagonista nagusiak eta jabeak gara, eta pertsonek, euren enpresan lan egitean, ondo egindako lanagatiko motibazio handiagoa dute, zerbitzuaren inplikazio eta kalitate handiagoaren mesederako.

Honek berarekin dakar kaudimen, fidagarritasun eta hurbiltasun handiagoa, bermaturik gainera herrialdeko enpresa-talderik handienaren parte izateagatik: MCC-koa izateak giza talde zabal eta solidario baten partaide izatea suposatzen du.

Jesús Dorronsoro
LKS Outsourcing-ko Presidentea
Iñigo Lapitz
LKS Outsourcing-ko Kudeatzailea